NIK ETXETIK ENTRENATZEN DUT

Konfinamendu-une hauetan, gure ekarpena egin nahi dugu, eta Luis, Irene, Patricia, Claudio, Julen eta abarren laguntzari esker, etxean zure egunak atseginagoak izatea espero dugu, #GuEtxeanGeratzenGara.

LUIS COMENDADOR, saskibaloi ataleko arduraduna izateaz gain, Kirol Coach eta Coach pertsonala da. Horregatik jarri da harremanetan Klubarekin, zuretzat pertsonalki edo zuk gomendatu dezakezunarentzat doako coaching saioak eskaintzeko. Discord (ahots-programa, erraz deskarga daitekeena) bidezko saio bat egitean datza, 15-20 minutu ingurukoa, helburu pertsonalak ezartzeko eta teknika hobetzeko. Interesa baduzu, Luis-ekin jarri behar duzu harremanetan Whatsspp edo  telefono-deiarekin, 699.064.640.

IRENE GAJATE, Pilates, Stretching eta Tonifikazio monitorea da, eta orain zure etxetik on-line jarrai dezakezu. Mota askotako klaseak eta entretenigarriak aurkituko dituzu, sasoian mantentzea lortzeaz gain!

Bere kanalean harpidetu zaitezen animatzen zaitugu: IRENEFIT TONO-PILATES

PATRICIA NAVASCUES, Zumba irakaslea da eta zuzenekoak egiten ditu bere instagram-ean, EZ GALDU AUKERA GORPUTZA MUGITZEKO!!: @navascuesnavascues

Orain, erronka berri batera animatzen gaitu hurrengo bideoarekin. Koreografia ikasi, grabatu eta bidali iezaguzu WhatsAppetik 652 754 558 zenbakira. Gure sare sozialetara igoko dugu… Garrantzitsuena ondo pasatzea da!

CLAUDIO CAMBONI Klubeko irakasleak bere URREZKO IKASLEEK lan errutina desberdinak egiten jarrai dezaten nahi du, egun zail hauetan forma fisikoa mantentzeko. Bideoak eta entrenamenduak klubeko sare sozialetara igoko ditugu: @ClubAtleticoSS: Facebook, Instagram y Twitter

Oraindik jarraitzen ez badiguzu, orain une egokia da horretarako; horrela, harremanetan jarraitu ahal izango dugu, modu birtualean bada ere.

 

JULEN ORTIZ DE URBINA,  Klubeko atleta (lasterkaria) ere ikusi ahal izan dugu bere sareetako saioetan, entrenamenduetako bideoak igotzen baititu. Izan ere, denok mantendu nahi dugu gure forma fisikoa; horregatik, interesgarria iruditzen zaigu zu Julen akzioan ikustea, ziur ideiaren bat ematen dizula zure entrenamenduetarako; -).