KOMUNIKATUA

Kaixo guztioi.

Lehenik eta behin, espero dugu eta gustatuko litzaiguke zuek, zuen familia eta lagunak ondo egotea.

Jakina denez, alarma-egoera gutxienez apirilaren 12ra arte luzatuko da, eta ezin dugu jakin beste luzapenik egongo den, ezta klubaren instalazioak noiz irekiko diren ere.

Klubaren egoera ekonomikoa aztertu ondoren, Zuzendaritza Batzordeak antolaketa eta kudeaketa neurri batzuk hartu ditu egungo egoeran gauden bitartean; eta, era berean, komenigarritzat jo du, bazkideen intereserako, apirilari dagokion bazkide-kuota ez kobratzea eta martxoko kuotaren erdia konpentsatzea, kluba hilaren 14an itxi baitzen.

Horregatik, jakinarazten dizuegu hurrengo hiruhileko ordainagiriaren zenbatekoa % 50 murriztuko dela, martxoaren erdia konpentsatzeko eta apirilean ez kobratzeko. Sauna eta toalla bonuei dagokienez, horiek erabiltzeko baliozkoak izaten jarraituko dute, ahal denean. Sauna eta toallaren hileko kuotak kobratzea bertan behera geratzen da zerbitzua eman ahal izan arte.

Jakitun izan zaitezte horrek ahalegin ekonomikoa dakarrela Klubarentzat, baina, hala ere, une honetan onar dezakegula uste dugu.

Azkenik, zuen eguneroko jokabidean solidarioak izaten jarraitzeko eskatzen dizuegu, osasun-agintarien gomendioei erantzunez.

Besarkada birtuala guztientzat.

 

Donostian, 2020ko martxoaren 24an

Zuzendaritza Batzordea