Elkarteak instalakuntza propioak ditu; bat, Kontxako Badian, non sede soziala aurkitzen den, bertan gimnasioa, squash pista, sauna, ekintzetako aretoa eta bazkideentzako aldagelak daude. Bigarrena Aiete auzoan dago, Bera-Bera, hau kirol eremu handia da, bertan polikiroldegia, hockei zelaia, tenis eta padeleko pistak, gimnasioa, ekintzetako aretoak… aurkitzen dira. Bi instalakuntza hauek aparte, errugbi zelaia ere du Atléticok, eta hau Bera-Berako instalakuntzatik oso gertu dago.