LILATONa  BERRASMATUKO EGIN DA

Club Atlético San Sebastián taldea LILATON lasterketaren buru da 2015etik, eta 2021 honetan erronka berri bati ekingo dio, gaur egungo egoera dela eta. LILATONa berrasmatu egin behar izan dute, EMAKUMEAREN BERDINTASUNA eta ahalduntzea aldarrikatzen jarraitzeko, LILATONa bai, baina formatu birtualean, eta 32. edizioa datorren urterako atzeratuz.

Lasterketa birtuala martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo da eta izena emateak urtarrilaren 13an zabaldu ziren www.lilaton.es webgunean. Dagoneko 1.000 emakumek eman dute izena, beraz, ezin zuen hasiera hoberik izan.

DATUAK PROBINTZIAREN ARABERA:

  • Gipuzkoa: % 83,6
  • Bizkaia: % 9,2
  • Naparroa: % 3,5
  • Araba: % 1,4
  • Pirinio Atlantikoak, Madril, Granada, Bartzelolana, Zaragoza, Cantabría, Errioxa, Madril, Menorca)

ADINAREN ARABERAKO DATUAK:

  • 35-44 urte: % 35,5
  • 25-34 urte: % 22
  • 45-54 urte: % 20,1
  • 55-64 urte: % 9,7
  • 18-24 urte: % 6,8
  • 65 urtetik gorakoak: % 3,2
  • 13-17 urte: % 1,5
  • 12 urte: % 1,2

 

Izena eman duten guztiek Rockthespor Virtual aplikazioa deskargatu beharko dute, eta inskripzioaren lokalizatzailea sartu; horrela, modu kolektiboan eta sinkronizatuan, LILATON karrera gainerako parte-hartzaileekin partekatzea lortuko dute. Beraz, mugikorra txipa bihurtu eta Lilaton ibilbidea estatuko edozein lekutatik egin ahal izatea lortzen dugu. Beraz, aukera paregabea mugak hautsi eta LILATONa munduko edozein txokotan ezagutarazteko.

App-a EUSKARAZ eta GAZTELANIAZ egongo da eskuragarri otsailetik aurrera. Antolatzaileek euren hedabide ofizialetan iragarriko dute data zehatza, eta, egun horreetatik aurrera entrenamendu birtualak egin ahal izango dira, euren denborak gainerako parte-hartzaileekin partekatu ahal izateko. Martxoaren 5a iritsitakoan, ezin izango da entrenamendu birtualik egin, eta korrikalariak aukeratu beharko du zein egunetan, zein ordutan eta non egin nahi duen (edo egin dezakeen).

LILATON BIRTUALEAN izena emateak 4 euroko kostua izango du, eta antolatzaileak euro bat bideratuko du We Are like You kausa solidariora: Afrikan gaixotasun mentala duten emakumeen egoera ezagutaraztea, estigmatizazioa eta giza eskubideen urraketa salatzea, eta pertsona gisa duten duintasuna berreskuratzeko eta komunitate-inguruneetan bizi ahal izateko behar duten gutxieneko arreta eskaintzea.

Gainera, www.lilaton.es helbidean izena ematerakon LILATON kamiseta erosi ahal izango dute, eta gehienez 5 kamiseta erosi ahal izango dituzte inskripzio bakoitzeko; kamiseta errebindikazioa eta berdintasunaren aldeko borroka ikusarazteko tresna da.

 

Honako 8 establezimendu hauetan jaso ahal izango da martxoaren 1etik aurrera

  • DONOSTIA | DEPORTES APALATEGUI
  • ZUMARRAGAN |DEPORTES APALATEGUI
  • TOLOSA | SHANTI KIROLAK
  • EIBAR | ASKASIBAR INTER-SPOR
  • IRÚN | LEIRE-SPORT
  • BILBAO | INTER SPORT
  • GASTEIZ |MARTIN-FIZ
  • PAMPLONA | ZARIQUIEGUI

Beste urteetan ez bezala, taldeei kudeaketa errazteko, LILATON erakundeak bidalketak egiten dizkie izena emanda dauden 15 kide baino gehiago dituzten taldeei. Horrela, izena eman nahi duten ikastolei, Udalei, emakumeen elkarteei, Kirol-Klubei eta abarrei erraztasunak eman nahi dizkiete.

Azpimarratu beharreko beste puntu bat da emakumeek 4 modalitate desberdinen artean aukeratu ahal izango dutela mugimendu honetan parte hartzeko:

  • Oinez edo Nordic Walking
  • Korrika
  • Patinetan
  • Handbike

Modalitate horietan parte hartu ahal izateko, 14 urte bete behar dira, ibiltzeko modalitatean izan ezik, 9 urtetik aurrera eman ahal izango baita izena.

Azpimarratzekoa da Ointez edo Nordic Walking modalitatearen arrakasta,  korrika egiteko modalitateari jarraitzen baitio % 32,8arekin.

Jakina, erronka handinahia LILATONarentzat eta esperientzia guztiontzat. Club Atlético San Sebastián elkarteak bihotz-bihotzez lortu nahi du helburua, hau da, emakume, haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko guztiek INOIZ BAINO OZENAGO OIHUKATZEA,

GORA LILATON! AURTEN ERE ON!!!

 

 

PRENTSAURREKOA

BABESLE ETA ERAKUNDEEKIN ARGAZKIA

Goiko ilaran:

Amaia Rey (BM SUPERMERKATUAK | Miren Loidi (ATE ASESORES) | Arantxa Goenaga (Goenaga Yogurták) | David Garcia (DIARIO VASCO)

Beheko ilaran:

Arantxa Olaizola (LABORAL KUTXA) | Martin Ibabe (AYUNTAMIENTO DE DONOSTIA) | Edurne Martínez de Treviño (CLUB ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN) | Goizane Álvarez (GIPUZKOA KIROLAK)

LILATON…AURTEN ERE, ON!!!