Ia 4.000 emakumek eman dute izena Lilaton karrera birtualean! Oraindik izena eman ez baduzu, sartu webgune ofizialean eta mugimendu handi honetara gehitu, martxoaren 5etik 8ra berdintasuna aldarrikatzeko

IZEN-EMATEAK: www.lililaton.es

Lasterketan izena eman ondoren, egin beharreko urratsak oso errazak dira:

1. DESKARGATU  “RockTheSport Virtual” aplikazioa:

2. Sartu zure Lokalizatzailea. E-mailez iritsiko zaizun inskripzio-agiriaren (pdf) goiko aldean aurkituko duzu.

  1. Zure egiaztagiria aurkitzen ez baduzu, hemendik berreskura dezakezu: https://lilaton.es/eu/parte-hartzaileen-zerrenda
  1. Orain has zaitezke entrenatzen eta entrenamenduak partekatzen. Bai entrenamenduetan, bai lasterketaren egunean, zein modalitatetan parte hartu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Entrenamendu bakoitzean modalitatea alda daiteke; garrantzitsuena Lilaton kilometroak batzea da. Gainera, nahi duzun guztietan entrenatzeko aukera duzu probaren eguna baino lehen. Eta entrenamendu horietako bakoitza partekatu ahal izango duzu, eta automatikoki argitaratuko dira webgunean.

    https://virtual.rockthesport.com/es/es/event/lilaton-virtual

  1.  Martxoaren 5etik 8ra Lasterketa hasteko botoia gaituko da aplikazioan eta entrenatzeko aukera ezabatuko da!!!
 
LAGUN DIEZAZUKETEN OHARRAK
APParen funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu edo arazoak badituzu egindako distantzia ez dizulako ondo kontatzen, esteka honi begiratzea gomendatzen dizugu:

 
Egin entrenamendu pare bat, gutxienez, aplikazioarekin, lasterketa-eguna baino lehen nola funtzionatzen duen ikasteko

Garrantzitsua!!!

Ez atera bateria gutxirekin entrenatzera!