DONOSTIAKO TRIATLOIA, ONDITZ OROITUZ
Hemen deskargatu dezakezu ARAUDIA: DONOSTIAKO TRIATLOIA ONDITZ OROITUZ
IZEN EMATEAK EKAINAREN 20ean ITXIKO DIRA
ETA DEVOLUZIOAK, EKAINAK 5 ARTE EGIN DAITEZKE, GEROAGO EZ.
OHAR GARRANTZITSUAK
ONDITZ OROITUZ TRIATLOIAREN Elkarte antolatzaileak, Atlético San Sebastian, bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu ekainaren 27an eta 28an lapurretak saihesteko. Horretarako segurtasun zerbitzua kontratatuko du, eta ahal dituen ahalegin guztiak egingo ditu. Baina triatleta orok jakin behar du ebasketaren kasuan kluba ez dela horren erantzule egingo.
Jakin badakigu zein egoera delikatua bizi dugun. Horregatik, azpimarratu nahi dugu proba bertan behera utzi behar izanez gero, inskripzioaren zenbatekoa oso-osorik itzuliko dela, eta txartelaren gastua (-0,60 €) soilik kenduko dela, kirolari bakoitzak bere gain hartu beharko baitu.
ARAUDIA
- art. 35. DONOSTIAKO TRIATLOIA, ONDITZ OROITUZ, Atletico San Sebastian Elkarteak antolatzen du. Eta proba bi sexuetako kirolari guztiei zabalik dago, federatuei SOILIK.
- art. Distantzia laburrekoa da, eta honako proba eta distantziak izango ditu:
- Igeriketa: 1.500m
- Txirrindularitza: 40km
- Oinez egiteko lasterketa: 10km
45 minutuko muga bat dago lehenengo segmentua amaitzeko. Eta beste bat, lehenengo bi segmentuak osatzeko, 2 ordu eta 30 minutukoa izango dena. Proba osoa egiteko gehienezko denbora, 13: 00ak arte.
- art. Irteera 2022ko ekainaren 26an izango da:
- 09:15ean, federatutako gizonezkoen irteera.
- 09:20ean, federatutako emakumezkoen irteera
- art. Gizonen eta emakumeen Kategoriak
- Juniorrak: 2003 eta 2004 urteen artean jaiotakoak.
- 23 urte azpikoak: 1999 eta 2002 urteen artean jaiotakoak.
- Absolutu: 1983 eta 1998 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranoak 1: 1982 eta 1973 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranoak 2: 1972 eta 1963 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranoak 3: 1962 edo aurreko urteetan jaiotakoak.
- art. Proba Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren arabera egingo da. Arduraduna Epaile Nagusia izango da, eta ETFren epaileek lagunduko diote.
- art. Materialaren kontrola 07:15ean hasiko da, eta 9:00etan itxi. Kontrola egiteko beharrezkoa izango da 2020ko lizentzia, NAN edo EHNA aurkeztea. Kategorien araberako iritsiera-zerrenda bat egongo da.
- art. Igeriketako txanoa hondartzara sartzen denetik, probaren lehen zatia bukatu arte jantzita eramango da. Dortsal bakarra emango da, eta hori erabiltzea derrigorrezkoa izango da txirrindularitza-lasterketarako eta oinezko lasterketarako. Txirrindularitza-lasterketa, dortsala, kirolariaren atzealdetik ikusi beharko da. Aldiz, oinezko lasterketan zehar gorputzaren aurrealdean jarriko da, ondo ikusteko moduan.. Era berean, bizikletaren sektorerako pegatina zenbakitu bat emango da. Dortsalak ezin izango dira ez tolestu ez moztu. Artikulu hau betetzen ez bada, deskalifikatu egingo da.
- art. Istripuren bat gertatuz gero, parte-hartzaileak erantzukizun orotatik salbuesten ditu antolatzaileak.
- art. Zirkulazioa itxiko da soilik lasterketarako norabide-erreian; beraz, parte-hartzaileek zirkulazio-kodea bete beharko dute, galtzadaren eskuineko ertzetik ahalik eta hurbilen zirkulatuz eta bihurguneetan ebaki gabe.
- art. Boxeak, 2020ko ekainaren 28an, 7:15ean irekiko dira eta 13:30etan itxiko dira. Adierazitako orduaren ondoren, antolatzaileak ez du bere gain hartuko bertan utzitako materiala.
- art. Ezin da kanpoko laguntzarik jaso, ezta inolako ibilgailuren atzean ibili ere. Draftinga (“chupar rueda” edo “zurrupatu gurpila”) sexu bereko partaideen artean bakarrik dago baimenduta.
- art. Eskumena duen agintaritzak (Itsas Kapitaintza, Federazioko Ordezkari Teknikoa, Trafikoko agenteak, etab.) proba bertan behera utzi ahal izango du, proba egiteko gutxieneko baldintzak betetzen ez direla iritzita. Kasu horretan, proba beste ordu edo data batera eramateko aukera aztertuko da. Ezinezkoa balitz, behin betiko ezeztatuko litzateke. Eteten bada, ez da itzuliko inskripzioaren zenbatekoa, salbu eta ezereztea antolatzailearen erantzukizuna denean.
- art. Antolakuntzak, sei hilabete lehenago egingo dizkie DONOSTIAKO TRIATLOIA, ONDITZ OROITUZ ibilbide-eskaerak agintari eskudunei. Baina behin betiko baimenak denbora tarte gutxirekin jasotzen direnez, antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango zirkuitua azken orduan aldatzeagatik.
Teléfono: 943 21 53 54 | 652 754 558 (WhatsApp-a bakarrik)
E-mail: comunicacion@atletico-ss.org
Sare Sozialak:
Federatuen izen-ematea
Apirilaren 21etik apirilaren 30era (edo izen-emateak agortzean):
- 42 €
- 44 €txipa alokatuz gero
Maiatzaren 1etik ekainaren 22ra (edo izen-emateak agortzean):
- 52 €
- 54 €, txip-a erosi behar dute
Federatu gabeko inskripzioak
Apirilaren 21etik ekainaren 22ra (edo izen-emateak agortzean):
- 64 €
- 66 €, txipa alokatzen dutenak/si en alquilar chip

DONOSTIAKO TRIATLOIA, ONDITZ OROITUZ
DISTANTZIA OLINPIKOA
- 1.500m IGERIKETA
- 40Km BIZIKLETAN
- 10Km KORRIKA
LAGUNTZAILEAK