EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA
OHAR GARRANTZITSUAK
EMAKUMEZKO TRIATLOIAREN Elkarte antolatzaileak, Atlético San Sebastian, bere eskuetan dauden neurri guztiak hartuko ditu ekainaren 27an, lapurketak ekiditzeko. Horretarako segurtasun zerbitzua kontratatuko dute eta ahal diren esfortzu guztiak burutuko dituzute. Baina triatleta guztiek jakinean egon behar dute, lapurketa bat egonez gero, Elkartea ez dela arduradun egingo.
Jakin badakigu zein egoera delikatua bizi dugun. Horregatik, azpimarratu nahi dugu proba bertan behera utzi behar izanez gero, inskripzioaren zenbatekoa oso-osorik itzuliko dela, eta txartelaren gastua (-0,60 €) soilik kenduko dela, kirolari bakoitzak bere gain hartu beharko baitu.
ARAUDIA
1. art. 12. EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA, Atletico San Sebastian Elkarteak antolatzen du eta proba emakumezko kirolari guztiei zabalik dago, federatuei eta federatu gabekoei.
2. art. Distantzia super sprint-a da eta honako proba eta distantziak izango ditu:
Igeriketa: 300m
Txirrindularitza: 8km
Oinez egiteko lasterketa: 2km
3. art. Irteera 2022ko ekainaren 25an izango da, 15:00etan Kontxako hondartzan, erlojuen parean.
4. art. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru emakume FEDERATU GABEAK sarituko dira:
- 18 urtez azpikoak: 2004 eta 2007 urteen artean jaiotakoak.
- 23 urtez azpikoak: 1999 eta 2003 urteen artean jaiotakoak.
- Absolutuak: 1983 eta 1998 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranak 1: 1982 eta 1973 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranak 2: 1972 eta 1963 urteen artean jaiotakoak.
- Beteranak 3: 1962 edo aurreko urteetan jaiotakoak.
5. art. Proba Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiaren arabera egingo da. Arduraduna Epaile Nagusia izango da, eta ETFren epaileek lagunduko diote.
6. art. Materialaren kontrola boxeetan 13:30ean hasiko da, eta 14:45ean bukatuko da. Kontrola egiteko beharrezkoa izango da 2020ko lizentzia, NAN edo EHNA aurkeztea. Kategorien araberako iritsiera-zerrenda bat egongo da.
7. art. Igeriketako txanoa hondartzara sartzen denetik, probaren lehen zatia bukatu arte jantzita eramango da. Dortsal bakarra emango da, eta hori erabiltzea derrigorrezkoa izango da txirrindularitza-lasterketarako eta oinezko lasterketarako. Txirrindularitza-lasterketa, dortsala, kirolariaren atzealdetik ikusi beharko da. Aldiz, oinezko lasterketan zehar gorputzaren aurrealdean jarriko da, ondo ikusteko moduan.. Era berean, bizikletaren sektorerako pegatina zenbakitu bat emango da. Dortsalak ezin izango dira ez tolestu ez moztu. Artikulu hau betetzen ez bada, deskalifikatu egingo da.
8. art. Istripuren bat gertatuz gero, parte-hartzaileak erantzukizun orotatik salbuesten ditu antolatzailea
9. art. Zirkulazioa itxiko da soilik lasterketarako norabide-erreian; beraz, parte-hartzaileek zirkulazio-kodea bete beharko dute, galtzadaren eskuineko ertzetik ahalik eta hurbilen zirkulatuz eta bihurguneetan ebaki gabe.
10. art. Boxeak, 2022ko ekainaren 25an, 13:30ean irekiko dira eta 17:00ean itxiko dira. Adierazitako orduaren ondoren, antolatzaileak ez du bere gain hartuko bertan utzitako materiala.
11. art. Eskumena duen agintaritzak (Itsas Kapitaintza, Federazioko Ordezkari Teknikoa, Trafikoko agenteak, etab.) proba bertan behera utzi ahal izango du, proba egiteko gutxieneko baldintzak betetzen ez direla iritzita. Kasu horretan, proba beste ordu edo data batera eramateko aukera aztertuko da. Ezinezkoa balitz, behin betiko ezeztatuko litzateke. Eteten bada, ez da itzuliko inskripzioaren zenbatekoa, salbu eta ezereztea antolatzailearen erantzukizuna denean.
12. art. Antolakuntzak, sei hilabete lehenago egingo dizkie EMAKUMEZKO TRIATLOI ibilbide-eskaerak agintari eskudunei. Baina behin betiko baimenak denbora tarte gutxirekin jasotzen direnez, antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango zirkuitua azken orduan aldatzeagatik.
Emakumezko Federatuen eta federatu gabeen izen-emateak
Apirilaren 6etik ekainaren 20ra (edo izen-emateak agortzean):
- 22 €
- 24 € txipa alokatuz gero

EMAKUMEZKOEN TRIATLOIA
DISTANTZIA SUPER SPRINT-a
- 300m igeriketa
- 8Km bizikleta
- 2Km korrika
BABESLE NAGUSIAK
BABESLEAK
LAGUNTZAILEAK
ERAKUNDEAK
FEDERAKUNTZAK