PIRAGUISMOA | IRAILAREN 22tik 26ra BRATISLAVAKO MUNDIALA OSPATUKO DA

-MIREN LAZKANO-

-PAU ECHANIZ-

-OLATZ ARREGUI-

Gaur, irailak 22, PIRAGÜISMOKO MUNDIALA hasiko da BRATISLAVAN. Bertan, gure palistetako hiruk erakutsiko digute, beste behin ere, Club Atlético San Sebastiáneko piraguismo atalak duen maila altua.

Miren LAZKANO, egungo EUROPAKO TXAPELDUNA (C1) eta 7. postu meritudun batekin MUNDUKO KOPAn CANOAN, podiuma dastatzeko borrokatuko du honako modalitate hauetan.

  • K1 Patruilak
  • C1 Patruilak
  • Banakako K1
  • Banakako C1

Olatz ARREGUI indartsu eta lehiatzeko gogoz dator, Tacen 23 urtez azpiko mundialean eman zigun susto txikiaren ostean. Bere lehen MUNDIAL SENIOR jokatuko du hurrengo 2 modalitateetan.

  • K1 Patruilak
  • Banakako K1
  • Kayak Extrem

Gainera, aipatzekoa da Kayak Extreme olinpikoa izango dela Paris 2024an.

Pau ECHANIZ, olinpiadak oso gertutik bizi ahal izan dituen zorionekoetako bat izan da, irekitzaile bezala hautatua izan zelako. Gainera, behin baino gehiagotan podiuma gertu ikusi du MUNDUKO KOPAetan.  Beraz, laster ikusiko dugu azken jauzia egiten eta bertan izango gara ospatzeko.

  • K1 Patruilak
  • Banakako K1

Informazio guztia on-line jarraitu ahal izango duzue:  https://www.canoeicf.com/es/canoe-slalom-world-championships/bratislava-2021/results

 

ZORTE ON!!!!!