OHAR INFORMATIBOA

Bazkide agurgarria:

Jakinarazten dizugu ekainaren 22tik aurrera Kontxako instalazioak bere ohiko ordutegia berreskuratuko duela:

  • Astelehenetik ostiralera: 7:00 – 22:00
  • Larunbata, igandea eta jaiegunak: 8:00 -22:00

Aieteko instalazioak (Bera-Bera) ohiko ordutegia berreskuratuko du abuztuaren 17tik aurrera. Ordura arte ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Instalazioak hobeto erabili eta gozatzeko, honako hau gogorarazten dizugu:

  • Garrantzitsua da araudia eta ohiko galderak irakurtzea (gure webgunean daude eskuragarri: www.atleticosansebastian.com)
  • Aldagelak/dutxak martxan daude, eta nahitaezkoa da 2 m-ko distantzia errespetatzea. Aldagelak edukiera osoa badu, bi aldageletan (0 solairua/-1 solairua) hala den egiaztatuko dugu, eta baiezkoa bada, kanpoan gorde beharko da txanda.
  • Gimnasioa erabili ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin beharko duzu. Oraindik ez badituzu zure kredentzialak (erabiltzailea/pasahitza), idatz iezaguzu WhatsApp-era 652 754 558 edo comunicacion@atletico-ss.org helbide elektronikora, eta lehenbailehen emango dizkizugu.

Eskerrik asko gugan konfiantza izaten jarraitzeagatik,

Zuzendaritza Batzordea