39. HONDARTZAKO KROSA, ABENDUAK 15ean OSPATUKO DUGU!

Bihar, azaroak 7, Atlético San Sebastián Elkarteak CROSS-BEACH, Miguel Uriarte Oroituz lasterketaren inskripzioak irekiko ditu, HONDARTZAKO KROSA bezela ere ezagutzen da.

Aurtengo edizioa abenduak 15ean ospatuko da eta bi proba izango ditu, bata ESKOLARRENA eta bestea HELDUENA. Biak Kontxako Hondartzan ospatuko dira eta arean egingo beharko da korrika. Irteera Eklartearen parean kokaturik dagoela.

Lehen proba, ESKOLARRA, 11:30ean izango da eta 2006-2009 urteetan jaiotako haurrak, ba ineskak eta bai mutilak parte hartuko dezakete 1,5Km-ak burutzeko.

Jarraian, ESKOLARRAK amaitu bezain laster, 12:00etan, bigarren probari emango zaio hasiera, HELDUAK.

Inskripzioa doakoa izango da 18 urte azpiko gazteentzat. Bai hauek eta bai gainontzeko izen-emateak, Elkarteko web gunearen bitartez egingo dira www.atleticosansebastian.com.

Lasterketa amaitu ondoren, korrikalari guztiek likido eta solido anoa izango dute, salda beroa eta txoixua ahaztu gabe!

Karrera ezberdina, mundu guztiari zuzenduta dagoena eta Kirol giro paregabean ospatzen dena.

Dudak argitzeko comunicacion@atletico-ss.org helbidera zuzendu dezakezu.