XARMA HANDIKO ZEHARKALDIA

Lehen orduan ondorengo tailuak eskuragai: S, M, L eta XL

Lehen orduan ondorengo tailuak eskuragai: XS eta XXL

NABAIJI DECATHLON-i ESKER HELDUENTZAKO TXANOAK

NABAIJI DECATHLON-i ESKER HAURRENTZAKO TXANOAK

Aurten ere, Klub Atlético San Sebastianek Irlako Igeriketa Zeharkaldia antolatuko du igandean, abuztuak 25ean.

Ekitaldiak bi proba ditu: lehenengoa, haurren zeharkaldia da (2005/1/1-2008/12/31), non txikiek, 10:30ean 600m egin beharko dituzten igerian Kontxako Bahian; eta jarraian, bigarrena, 11:00etan, helduen zeharkaldiari ( 1922/01/01/ – 2004/12/31) emago zaio hasiera eta hauek 3.000 metro egin beharko dituzte Santa Klara Irla inguratuz. Helduen igerialdia amaitzeko denbora topea ordu 1 eta 30 minutukoa izango da.  Bi probak piraguismoko atalak eta Gurutze Gorriak zaindiku dituzte, igerilarien segurtasuna ibilbide guztian zehar babestuz.

Itsasgora 12:25etan izango da, beraz itsasoa goruntz doan unean egingo dute igeri, modu honetan inongo arriskurik gabe inguratu ahalko dute irla.. Igerilari guztiek aurtengo edizioaren NABAIJI DECAHLON TXANOA eta kamiseta izango dute opari oroigarri gisa. Eta proba bukatu ostean, hornidura goxo batez disfrutatzeko aukera  izango dute,  indarrak berreskuratzeko.

9:00etatik 10:30etara, kontsigna zerbitzua egongo da, Kontxako arkupeetan, Klub Atlético SS ondoan.

10:30etatik 11:30etara, txip-a, txanoa eta kamiseta jaso beharko dira, Kontxako arkupeetan, Klub Atlético SS ondoan.

Nobedade moduan, lehen igerilariak 2 traineruz babestuta egongo dira helmugan, Fortuna K.E. eta Donostiarra Arraun Taldea bertan egongo direlako euren palak goruntz pasilu bat eginez. Beraz, giroa ziurtatuta dago.

Antolakuntza, izen-emateen emaitzekin oso pozik dago aurtengo 22. Edizioarekin. 560 igerilari baino gehiago biltzea lurtu baitituzte, bi ekitaldien parte hartzea gehituz. Helduen frogan, emakumezkoen presentzia %22,6 ekoa da eta haurren kasuan, nesken presentzia %45,9ra igotzen da. Urtetik urtera emakumeen pisua handituz doa eta gazteen artean, datuak isladatzen duten moduan, joera hori geroz eta nabariagoa da.

Jatorriaren datuak aztertzeko garaian, bi puntu azpimarratzen ditu Atlético San Sebastián-ek: Batetik, nazioarteko zeharkaldi baten aurrean gaudela, %13,8aren parte hartzea atzerritarra izango baita : Frantzia, Australia, EEBB, Italia, Brasileko… igerilariak gerturatuko dira Donostiara;. Eta bestetik, estatu mailan ere indarra duen ekitaldi bat dela; %50era ez da iristen Gipuzkoarra izatea.

  • %49,8a Gipuzkotik (%25,7 Donostiarra)
  • %12,6a Nafarrotik
  • %7,9a Bizkaiatik
  • %6,6a Atlanticoko Pirinioetatik
  • % 4,9a Madrilti
  • % 3,8a Arabatik

Lasterketa amaitu, eta jarraian 12:30ean,  sari banaketari ekingo diote Kontxako hondartzan. Probaren irabazleari eta 65 edo urte gehiago duen irabazleari, gizon nahiz emakumezkoen kategorian, garaikurra banatuko zaio. Ondoren, kategoriak premiatuko dira, kasu honetan sexuaren araberako sailkatutako 3 lehenak, garaikurrak izango dute

  • A2 kategoria (Beteranoak): 55 eta 64 urte artekoak.
  • B Kategoria (Master +): 45 eta 54 urten artekoak.
  • C kategoria (Masterrak): 35 eta 44 urte artekoak.
  • D Kategoria (Seniorrak): 15 eta 34 urte artekoak.
  • E Kategoriak (Infantilak): 11 eta 14urte artekoak.

Klimatologia eta itsasoaren egoera lagun izango dira, beraz, igandea Donostiako Kontxako Badian egun paregabe bat pasatzeko eguna izango da.

Argazkia: Arsenio Gutierrez