IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA | KIROLPROBAK-en izen-emateak irekita!

Aurten ere Atlético SS-ek abuztuko azken asteburuan IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA ospatuko du eta pasatako ostiralean, maiatzak 6an, XIX. edizioaren izen-emateak ireki zituzten www.kirolprobak.com web orrialdean.

Bi zeharkaldi burutuko dira egun berean, bat haurrei zuzenduta (2002-2005) eta bestea helduei. Bihak igandean izango dira, abuztuak 28, Kontxako Badian 11:30etatik aurrera. Haurrek 600m –etako ibilbidea egingo dute eta helduek 3.000m-takoa.

Urtetik urtera igerilari gehiago dira Irlari itzulia ematera aniamatzen direnak eta antolatzaileek estimatzen dute 700 igerilari biltzea lortuko dituztela, kirol jarndunaldi batez gozatzeko eta euren helburua gainditzeko prest.

Igerilari guztiek opari bat jasoko dute, diseinu original bat duen nabaiji txanoarekin batera.