INFORMAZIO OHARRA: #Ekaitza 2016-02-11

Bazkide agurgarria,

Bihar, ostirala, goizeko 10:00etatik aurrera, Yoldi, Anoetan kokatuta dagoen Udal Kiroldegira sartzeko txartela eskuratu ahal izango duzute. Bertara sartzeko, txartelak Bera-Berako instalakuntzan jaso beharko duzute  ondorengo ordutegian: 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 19:00etara. Kabina kolektiboak, Hotel Londresen mailan kokaturik daudenak , erabili ahalko duzute bazkidearen txartela erakutxiz,  larunbata, 13tik aurrera.  Bi zerbitzuak, dohaingoak izango dira bazkidearentzat.

BERA-BERAKO ordutegia berriro gogoarazi nahi dizuegu:

  • Astelehenetik, ostiralera: 7:00-23:00
  • Larunbatak: 8:30-22:00
  • Igandeak: 8:30-15:00

Ekaitzen aurrean, Elkarteak ipintzen dituen babesen inguruan,  komentatu nahi  dugu, instalatutako lehioak, behin betiko soluzio  izan beharko  zutela, bere garaian Donostiako Sustapenak enkargatu zituzten lehioen diseinuaren arabera. Gainera, Elkarteak inbertsio handia egin zuen itxierak hobetzeko. Elkartearen sarbide guztietan onartzen zaizkigun defentsa guztiak jarri ditugula informatu nahi zaituztegu ere. Kontxako instalakuntzaren inkilinoak gara eta babestutako edifizio bat izanez, ez dugu autoritaterik ipinitako defentsa baino gehiago jartzeko.

Takileei dagokienez, astelehenetik aurrera barruan duzutena jasotzera pasa ahalko zarete, Elkartean dagoen langileari giltza edo pultsera entregatu,  eta ondoren berak gordeta zenuten guztia erreztuko dizuete.

Amaitzeko, instalakuntzaren irekiera, hil honen amaierarako izango dela estimatzen dugu, zerbitzu minimoekin: aldagelak, sauna, kirol ekintzak, eta ahal ditugun makina guztiak.

Elkartearen egoerari buruz informatzen jarraituko dugu.

Besterik gabe, agur bat,

Atlético SS Elkartea

encabezado esp