Atletico-SS era gerturatu eta Maialen Chourrauten Urrezko Danborraren hautagaitza bultzatu. Kontxako eta Aieteko instalakuntzan gaude!!!ZURE SINADURA BEHAR DUGU. 🙂

Pedro García Cervera, Atlético de San Sebastián Klubeko Presidenteak agiri hau sinatzen dutenekin batera erabaki dute Maialen Chourraut, Rio 2016ko Joko Olinpikoetako K1 Slalomeko Txapeldun Olinpikoaren Donostiako Urrezko Danborrerako hautagaitza aurkeztea.

Hautagaitza honetarako, Maialen Chourrauten  aitzin-gibel gisa, ezaugarri eta merituen artean ondorengoak aipatu ditzakegu:

Maialen 1983ko martxoaren 3an jaio zen Donostian, eta Lasarten hazi zen bere familia eta lagunen artean.

Maialen kirol desberdinak ezagutzeko neska bizkorra eta jakin-min handikoa izan zen. Bere jakin-nahiak azkenean Atlético San Sebastián Klubera eraman zuen, non 1997ko udan piraguismoko ikastaro bat egin zuen Luis Murguia bere lehen entrenatzailearekin. Kontxako badian arraunean egitea, urarekiko kontaktua eta askatasun sentsazioa gustagarriak gertatu zitzaizkion.

Horrela, 15 urteko neska baten xalotasun eta gogoberotasunarekin hiriko klub garrantzitsu eta enblematikoeneko piragua taldean sartu zen. Piraguismoan bere ibilerek apurka bilakaera bat izan zuten. Luisekin eta beste kideekin batera kirolari eta pertsona bezala hazten joan zen.

Urteak joan eta urteak etorri, penintsula zeharkatu du Donostiaren izena sustatuz irabazi dituen Espainiako Txapelketako 14 dominekin.

2004an jauzi handi bat eman zuen Europa – sub 23 txapelketan bigarren geratuz.

Dena ez da izan arrakasta eta alaitasuna kirol bizitza luze horretan, egon dira baita ere porrotak, desilusioak, lesioak… Tamalez, 2004 eta 2005ean bi ebakuntza egin behar izan zizkioten. Lehenengo urtean ezkerreko sorbaldan; bigarrenean, eskuinekoan.

Baina horrek ez zuen ekarri bere karreraren gainbehera. Alderantziz, jarraikitasunarekin, sakrifizio eta ahalegin handiarekin, horiek izanik bere ezaugarriak, garai gogor hura gainditzen jakin zuen.

Horrela, 2008. urtea geroztik, Pekingo Joko Olinpikoetan 16. postuan geratu zenean egindako lan gogorraren fruituak biltzen hasi zen:

Zilarra Munduko Txapelketan, 2009

Brontzea Munduko Txapelketan, 2011, eta amaitzeko:

Brontze Olinpikoa Londres 2012an, Donostia – San Sebastian izena mundu osora zabalduz.

Maialenek kirolari orok noizbait amesten duena lortua zuen: domina olinpiko bat. Donostiak ere lehenengo domina olinpikoa irabazia zuen ur bizietan. Baina Mailenek ametsak betetzen jarraitu nahi zuen, eta horien artean zegoen ama izatea Xabi senar eta entrenatzailearekin. Eta horrela izan zen, 2012an bere alaba Ane jaio zen.

Behin gehiagotan, Maialenek erronka berriak zeuzkan, ama izatea eta lehiakortasun mailarik gorenera iristea.

Familia eta kontzentrazio aldi luzeak elkartzen jakin zuen. 2015ean erakutsi zigun posible zela ama eta Europako txapelduna izatea.

Poz horrek amatasuna eliteko kirolarekin bateragarriak zirela munduari erakusteko indarra eman zion, eta horrela 2016ko Rioko Joko Olinpikoetan Slalom K1eko txapelduna geratu zen, bakarkako urre olinpikoa irabazi duen lehenengo ama izan zelarik.

Begibistakoa den arren, ezin da alboratuta utzi bere urre olinpikoak komunikabide guztietan eduki duen oihartzuna, Maialenen jatorri donostiarra azpimarratu delarik.

Topikoetan erori gabe, bihotzez, bere bidaia ugarietan beti erakusten du harro sentitzen dela jaioterriarekin; Kontxako edertasunarekin, non eman zituen bere lehenengo arraunkadak; Atlético de San Sebastián Klubarekin, bertan hasi baitzen eta bertakoa izaten jarraitzen baitu; bere amalur eta hizkuntzarekin.

Gure Maialen, emakumea, ama, laguna, kirolaria… kirol donostiarraren oparoaldi eta lorpenen Enbaxadorerik onena bihurtu da atzerrian.

  • Pedro García Cervera, Presidente del club Atlético de San Sebastián.
  • Martin Berasategui, cocinero. Tambor de Oro 2005.
  • José Ramón Mendizábal, Tambor Mayor de la Sociedad Gaztelubide y Director técnico de la Donostiarra.
  • Luis Mocoroa, Presidente de la Cofradía Vasca de Gastronomía y Artillero Mayor de la Semana grande.
  • José Mº Olazabal, jugador de golf. Tambor de Oro 2000.
  • Iñigo Olaizola, Promotor de la Donosti Cup. Tambor de Oro 2009.
  • Juan Mº Arzac, cocinero. Medalla de oro de la ciudad 1994.
  • Jokin Aperribay, Presidente de la Real Sociedad.
  • Juanjo Mangas, Presidente de la Federación Española de Piragüismo. Olímpico.
  • Luis Mª Lasurtegui, Presidente de la Federación Española de Remo. Medalla de plata, los Angeles 84.
  • Alfonso Feijoo, Presidente de la Federación Española de Rugby. Internacional, seleccionador nacional.
  • Benito Urraburu, Presidente de la Asociación de prensa deportiva de Guipuzcoa.
  • Valentín Rocandio, profesor IVEF. Olímpico.
  • Naroa Aguirre, atleta. Olímpica.
  • Edurne Martinez de Treviño, Presidenta de la Lilaton, carrera popular femenina.
  • Jose Luis Diaz (Joti), periodista y empresario.