KORONABIRUSARI, COVID-19, BURUZKO OHAR GARRANTZITSUA | INSTALAZIOAK ITXITA

Gaur aurre egin behar diogun koronabirusaren egoera aldatu egin da, eta, birusaren hedapenean aurrera egin denez, Klub Atlético San Sebastián-ek beharrezko neurriak hartzea erabaki du, osasun-sistemarekin lankidetzan, prebentzioz eta arduraz, gure langileen, bazkideen eta klubak antolatzen dituen jardueren gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, egon daitezkeen kutsatzeak eta birusaren hedapena saihesten saiatuz.

Hori dela eta, 2020ko martxoaren 14tik aurrera Aieteko (Bera Bera) eta Kontxako instalazioak itxita egongo dira, eta bertan behera geratuko dira ikastaroetako jarduera guztiak, etab.

Neurriaren iraupena pandemiaren garapenaren, bilakaeraren eta gobernu-agintari eskudunen erabakien eta gomendioen araberakoa izango da.

Era berean, testuinguru horretan, Atlético San Sebastián Klubak erabaki du berehala etetea klubak gure instalazioetan antolatzen dituen jardueretako bazkideei eta gainerako erabiltzaileei ematen zaien aurrez aurreko arreta. Horri dagokionez, guztion laguntza eskatzen dugu, neurri hori arrakastaz aplika dadin.

Horregatik, kontaktua 943 21 53 54 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara) edo helbide elektroniko honetara idatzita egitea eskatzen dugu: comunicacion@atletico-ss.org; informazio guztia eguneratuta izango da webgunean: www.atleticosansebastian.com

Azkenik, gure langile, bazkide eta gainerako erabiltzaile guztien elkartasuna, ulermena, lankidetza eta laguntza eskatzen dugu.

Donostia, 2020ko martxoaren 13a

Zuzendaritza Batzordea