XXI. Irlako Igeriketa Zeharkaldia MARKAK HAUTSIZ!
Klub Atlético San Sebastianek Irlako Igeriketa Zeharkaldia antolatuko du bihar larunbata, abuztuak 25.
Ekitaldiak bi proba izango ditu: lehenengoa, haurren zeharkaldia da (2004/1/1-2007/12/31), non txikiek, 15:30etan 600m egin beharko dituzten igerian Kontxako Bahian; eta jarraian, bigarrena, 16:00etan, helduen zeharkaldiari emago zaio hasiera eta hauek 3.000 metro egin beharko dituzte Santa Klara Irla inguratuz. Bi probak piraguismoko atalak eta Gurutze Gorriak babestuko dituzte, igerilarien segurtasuna ibilbide guztian zehar eskeiniz.
Infantilen zeharkaldian, azken urteetan bezela, emakumearen presentzia azpimarratzekoa da, %70 neskak eta %30 mutilak izanik.
Helduen kasuan, Nazioarteko zeharkaldi baten aurrean gaude: Frantzia, Australia, Irlanda, Dinamarka, EEBB, Zelanda Berriatik datozen igerilariek parte hartuko baitute. Guztira 533 parte hartzaile izango dira IRLAKO ZEHARKALDIAN, urtetik urtera hazten doan ekitaldia da eta aurten MARKAK HAUTSI DITUZTE. Naiz eta oraindik emakumearen parte hartzea txikiagoa izan, urtetik urtera nabarmenagoa da. Oraingoan, %24,4a emakumeak izango dira, aurreko urtean baino %2 a gehiago.
Bitxikeri moduan, gipuzkoarrak ez dira %50a izatera iristen eta %19a Donostiarra da. Aipatzekoa da ere Nafarroako (%10,7) eta Bizkaiako (%7,8) parte hartze handia, alde batera utzi gabe Alikate, Araba, Bartzelona, Madril, Bartzelona, Valentzia, Errioxa… eta abar luze batetik datozenei.
Itsasgora 17:15etan izango da, beraz itsasoa goruntz doan unean egingo dute igeri, modu honetan inongo arriskurik gabe inguratu ahalko dute irla.
Igerilari guztiek aurtengo edizioaren kamiseta eta Nabaiji-Decathlon txanoa izango dute opari oroigarri gisa. Hauek Kontxako arkupeetan, Klub Atlético SS ondoan banatuko dira 14:00etatik aurrera.
Eta proba bukatu ostean, EROSKIri esker, hornidura goxo batez disfrutatzeko aukera izango dute, indarrak berreskuratzeko. Amaitzeko 17:30etatik aurrera sari banaketa egingo da.
Informazio gehiago: https://atleticosansebastian.com/travesia-a-nado-la-isla/?lang=eu