21. IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA | 3.300 m

Argazkia: Arsenio Gutierrez

Lagun hori,

Lehenik eta behin ESKERRIK ASKO zure parte hartzeagatik 21. IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIAN. Ekitaldi konplexua da, Irla inguratzeak bere zailtasuna baitu. ZORIONAK!!

Ohar honen bidez adierazi nahi dizugu ibilbidea, olatuengatik eta igerilarien segurtasuna zaintzeko, ibilidea 3.000m izatetik, 3.300 izatera pasa zela. Bi arrazoi nagusiak ondorengoak izan ziren: Bat, lehen buia urrutiratu egin genuen irteerako kolpeak eluditeko eta bi, Irlako olatuen erreboteak zirela eta, perimitroa handitu behar izan genuen, 3.300 metrotan geratu zelarik.

Atlético SS-eko Bela atalari (Toloti) eskerrak ematen dizkiogu lan paregabea egin baitzuen buiak ipintzen eta piraguismoko atalari, Gurutze Gorriari eta Ertzaintzaren Itsas Unitateari, parte hartzaileen segurtasuna mantendu zutelako ibilbide guztian zehar. ESKERRIK ASKO!

Amaitzeko, beste behin, ZORIONAK eta datorren urtean gehiago!

****Egunean zehar datuak aldatuko dira kirolprobak-en.