DENBORALDI AMAIERA ZIRRARAGARRIA

Datorren igandean, apirilak 24, Bera-Berako instalazioetan (Aiete), BELAR HOCKEY  taldeko partidarik garrantzitsuenetako bat jokatuko da, Atlético SS. Klubeko Ohorezko Sailkapena.

Partida erabakiorra izango ez bada ere, garrantzitsua da Complutenseren kontra irabaztea, Atlético zortzigarren postuan dagoelako 9 puntutara berdindua UD. Taburienterekin. Beraz, funtsezkoa da 3 puntuak lortzea eta Las Palmasera bidaiatzea maiatzaren 1ean, LEHEN MAILAN jarraitzea lortzeko aukera gehiagorekin.

Joanaldiko partidan ezin izan zioten Complutenseri irabazi, baina igande honetan espero dugu etxean gauzak bestela izatea eta 3 punturen helburua lortzea. Klubak dei egiten die hockeyzale guztiei taldea babestua egon dadin partida garrantzitsu honetan.

Gainera, plantila oso-osorik dago, bajarik eta beste inolako arazorik gabe, eta denboraldi osoan zehar bezala, gaztetxoetako birekin, Lautaro Castaño eta Pablo Avellorekin. Taldea forma bikainarekin dago eta, beraz, zelaian maila gorena ziurtatua dago eta harmailetan giro ezin hobea. Esan behar da Atléticeko plantila harrobiko jokalariz osatua dagoela, Maxi Kierman argentinarra salbu.

Atlétic SS-ren partida amaitu ondoren, UD. Taburientek Santanderren jokatuko du sailkapeneko zazpigarrenarekin, R.S. Tenis taldearekin, 13:30etan, eta kanariarrek, donostiarrek bezala, garaipena lortzeko borrokatuko dute.

Giroa eta zirrara segurtatuta daude hockeyko denboraldiko final honetan.