COVID-19 PREBENITZEKO NEURRI BERRIAK

Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan ezarritako neurriak betez, eta indarrean dirauten bitartean, Klub Atlético San Sebastián-en aplika daitezkeen Coviden aurkako neurriak honako hauek izango dira:

  • Klubaren instalazioak 21:00etan itxiko dira, larunbat, igande eta jaiegunetan izan ezik, horietan 19:00etan itxiko baita Kontxako instalazioa. Aieteko instalazioa, berriz, 20:00etan itxiko da larunbatetan eta 15:00etan igande eta jaiegunetan.
  • Edukiera, edukieraren % 40koa izango da.
  • Aldagelak itxita egongo dira.
  • Kirol-jarduera egiten den bitartean, erabiltzaileak klubera joateko erabiltzen duen kaleko arropa takilletan gordeko du.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da egindako espazio eta jarduera guztietan, baita gimnasioetan eta ikastaroetan ere.
  • Programatutako ikastaro eta jarduera guztiak mantentzen dira.
  • Taldeko edozein kirol-jarduera etengo da, bai entrenamenduan bai lehiaketan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeenak izan ezik.
  • Klubeko ostalaritza-zerbitzuak itxita egongo dira.
  • Aldagelak eta dutxa-zerbitzua berreskuratu arte ez dira 0,85 € kobratuko.