ARAUDIA ETA BERRIRO IREKITZEKO PROTOKOLOAK

Batzordearen lankidetzarekin eta ikuskapenarekin, Klubaren arduradunek bete beharreko arau batzuk eta jarduteko protokolo batzuk prestatu dituzte, zuen klubaren instalazioak eta jarduerak partzialki eta progresiboki irekitzeko fase berri honetan jarraitu beharrekoak.

 

KONTXAKO INSTALAZIOA ERABILTZEKO OINARRIZKO ARAUAK

  1. Instalazioa erabili ahal izateko, A EREMUA edo B EREMUA erreserbatu ahal izango duzu, modu honetan:
  • Webgunetik: www.atleticosansebastian.com
  • RESAFIT aplikazioaren bitartez (erabiltzailea eta pasahitza lortzeko 652 754 558-ra idatzi WhatsApp-a edo e-maila comunicacion@atletico-ss.org)
  • Telefonoa: 943 47 37 22 Astelehenetik Igandera
  • Telefonoa: 943 21 53 54 Astelehenetik Ostiralera
  1. Egunean bi erreserba egin daitezke gehienez. Hau da, bi ordu egunean.
  1. Erreserba 7 eguneko aldez aurreko epean egin ahal izango da.
KONTXA INSTALAKUNTZAREN EREMUAK
A EREMUA GIMNASIO NAGUSIA,

0 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBAREKIN GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA
B EREMUA -1 ARETOA: BIZIKLETAK ETA ARRAUNAK

-1 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBAREKIN GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA
C EREMUA PISU LIBREKO ARETOA

-1 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBARIK GABE. Ezingo da 30 minututik gorakoa izan. GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA

Bazkide guztiei gomendatzen diegu abdominalak eta luzaketak egiteko -1 gelara jaisteko, erreserba non egin duzun kontuan hartu gabe.

  1. A eta B eremuen erreserba 60 minutukoa baino ez da izango (jarraituak).
 

 

GOIZEKO

ORDUTEGIA

GARBIKETA

BIDEZKO ITXIERA

ARRATSALDEKO

ORDUTEGIA

A EREMUA 8:00 – 14:30 14:30 – 15:00 15:00 – 21:00
B EREMUA 8:15 – 14:45 14:45 – 15:15 15:15 – 20:45
C EREMUA 8:00 – 14:45 14:45 – 15:15 15:15 – 21:00
  1. Ariketa kardiobaskularreko makinetako bat erabiltzeko txanda gordetzen duen norbait dagoenean, ezingo da 30 minutu baino gehiago igaro.
  1. Gurasoen aldez aurreko baimenik gabe, ezin izango dira gimnasiora sartu 16 urtetik beherakoak, salbu eta bazkide den heldu batekin batera badoa.
  1. Ez da gonbidaturik onartuko, ezta ACEDYR Klubetako kiderik ere. Instalazioetarako sarbidea bazkideentzat bakarrik izango da.
  1. Derrigorrezkoa da instalakuntzan maskara erabiltzea beti, kirola egiten denean izan ezik.
  1. Nahitaez errespetatu behar da gainerako pertsonekiko 2 metroko distantzia.
  1. Oinetakoak sarrerako alfonbran garbitu behar dira instalaziora sartu aurretik.
  1. Bazkide bakoitzaren tenperatura hartuko da instalaziora sartu aurretik, kontakturik gabeko termometro infragorriarekin. 37,1ºC-tik aurrera ezin izango da instalaziora sartu. Bigarren neurketa bat egingo da denbora bat igarota, sukarraren diagnostikoa baieztatzeko edo ezeztatzeko.
  1. Harreran, bazkideak eskuak garbitu beharko ditu Klubak bere esku jartzen duen gel hidroalkoholikoarekin.
  1. Atezainak bazkide edo eskumuturreko txartelarekin identifikatu beharko du instalaziora sartu aurretik.
  1. Baliozko objektuak eta jarduera egiteko beharrezkoa ez den guztia takiletan uztea eskatzen da.
  1. Nahitaezkoa da 2 toaila erabiltzea:
  • Handi bat: erabiltzen diren makinen gainean jartzeko.
  • Txiki bat: jarduera egin bitartean sortzen dugun izerdia lehortzeko.
  1. Gimnasiora kirol-jantzi egokiekin sartu beharko da, bai arropa, bai oinetakoak.
  • Debekatuta dago gimnasioan txankletetan sartzea eta baita soina agerian.
  1. Nahitaezkoa da erabilitako makina paperez eta desinfektatzailez garbitzea.
    • Klubak bazkidearen esku utziko du horretarako beharrezkoa dena.
  1. Makinak, pisuak, etab. behar bezala erabiltzea eskatzen da, baita erabilitako materiala jaso eta garbitzea ere, guztia aurkitu nahi genukeen bezala utziz.
  1. Klubak neurriak hartuko ditu, hala nola ateak eta leihoak irekitzea, aretoak ahalik eta aireztatuen mantentzeko, beharraren arabera.
  2. Debekatuta dago gimnasioko iturria eta presaunako iturria erabiltzea.
  3. Aldagelak/dutxak martxan daude, eta nahitaezkoa da 2 m-ko distantzia errespetatzea. Aldagelak edukiera osoa badu, bi aldageletan (0 solairua/-1 solairua) hala den egiaztatuko dugu, eta baiezkoa bada, kanpoan gordeko dugu txanda.
  4. Bazkide bakoitzak bere ur-botila ekartzea gomendatzen da.
  5. Debekatuta dago kirol-instalazioetan erretzea, baita taberna inguruan ere. Ezin da janaririk sartu, ezta kristalezko ontzirik sartu ere.
  6. Gainerako bazkideei eta instalazioko langileei zor zaien errespetua gordeko da. Jokabide jakin bati buruzko kexarik balego, zuzenean jakinarazi beharko zaie Klubeko langileei.
  7. Gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsio arteriala, biriketako gaixotasun kronikoak, diabetesa, minbizia edo immunodepresioa duten eta haurdun dauden pertsonei gomendatzen zaie oraingoz instalaziora ez joatea.