ARAUDIAK EGUNERATUTA 2021/10/08

1.- Akordioa, Klub Atlético San Sebastián  Zuzendaritza Batzordeko Batzorde Betearazlearena, Kontxako eta Aieteko instalazioak erabiltzeko eta sartzeko arau berriak onartzen dituena.

2.- Araudia berrikusi egin daiteke “normaltasun berriaren” bilakaeraren arabera.

 

KLUB ATLÉTICO SAN SEBASTIÁNEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA

 
Hau eta KLUB ATLÉTICO SAN SEBASTIÁNeko dokumentu ofizial guztiak  deskarga ditzakezu webgune honetako BAZKIDEAK arlotik.

KONTXAKO INSTALAZIOA ERABILTZEKO OINARRIZKO ARAUAK

1.- Instalazioa erabili ahal izateko, A EREMUA edo B EREMUA erreserbatu ahal izango duzu, modu honetan:

  • Webgunetik: www.atleticosansebastian.com
  • Erreztuko dizuegun aplikazioaren bitartez
  • Telefonoa: 943 47 37 22 Astelehenetik Igandera

2.-Instalakuntzaren ordutegia 07:00 etatik 23:00 etara da astelehenetik ostiralera. 08:00 etatik 20:00 etara larunbat, igande eta jai egunetan.

*urteko garaiaren arabera, ordutegiak aldaketak izango ditu aste bukaera eta jai egunetan.

3.- Erreserba 4 eguneko aldez aurreko epean egin ahal izango da. Hau da, nik ekainaren 17rako erreserbatu nahi badut, ekainaren 11tik aurrera erreserbatu ahal izango dut.

 

KONTXA INSTALAKUNTZAREN EREMUAK
A EREMUA GIMNASIO NAGUSIA,

0 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBAREKIN GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA
B EREMUA -1 ARETOA: BIZIKLETAK ETA ARRAUNAK

-1 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBAREKIN GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA
C EREMUA PISU LIBREKO ARETOA

-1 SOLAIRUA

ALDEZ AURREKO ERRESERBARIK GABE. Ezingo da 30 minututik gorakoa izan. GEHIENEKO EDUKIERA: 14 PERTSONA

Bazkide guztiei gomendatzen diegu abdominalak eta luzaketak egiteko -1 gelara jaisteko, erreserba non egin duzun kontuan hartu gabe.

 

4.- A eta B eremuen erreserba gehienez 2 ordu eguneko izango da.

5.-Ariketa kardiobaskularreko makinetako bat erabiltzeko txanda gordetzen duen norbait dagoenean, ezingo da 30 minutu baino gehiago igaro.

6.-urasoen aldez aurreko baimenik gabe, ezin izango dira gimnasiora sartu 16 urtetik beherakoak, salbu eta bazkide den heldu batekin batera badoa.

7.-Derrigorrezkoa da instalakuntzan maskara erabiltzea beti.

8.-Nahitaez errespetatu behar da gainerako pertsonekiko 1,5 metroko distantzia.

9.-Atezainak bazkide edo eskumuturreko txartelarekin identifikatu beharko du instalaziora sartu aurretik.

10.-Eskatzen diren zerbitzuak Klubaren txartelarekin edo eskumuturreko diru-zorroarekin ordainduko dira, ahal den neurrian eskudirutan ordaintzea saihesteko.

11.- Baliozko objektuak eta jarduera egiteko beharrezkoa ez den guztia takiletan uztea eskatzen da.

12.- Nahitaezkoa da 2 toaila erabiltzea:

  • Handi bat: erabiltzen diren makinen gainean jartzeko.
  • Txiki bat: jarduera egin bitartean sortzen dugun izerdia lehortzeko.

13.- Gimnasiora kirol-jantzi egokiekin sartu beharko da, bai arropa, bai oinetakoak.

  • Debekatuta dago gimnasioan txankletetan sartzea eta baita soina agerian.

14.- Nahitaezkoa da erabilitako makina paperez eta desinfektatzailez garbitzea.

  • Klubak bazkidearen esku utziko du horretarako beharrezkoa dena.

15.-Makinak, pisuak, etab. behar bezala erabiltzea eskatzen da, baita erabilitako materiala jaso eta garbitzea ere, guztia aurkitu nahi genukeen bezala utziz.

16.-Klubak neurriak hartuko ditu, hala nola ateak eta leihoak irekitzea, aretoak ahalik eta aireztatuen mantentzeko, beharraren arabera.

17.- Aldagelen, komunen eta dutxen erabilera onartua dago %100 edukieran.

18.- Debekatuta dago kirol-instalazioetan erretzea, baita taberna inguruan ere. Ezin da janaririk sartu, ezta kristalezko ontzirik sartu ere.

19.- Gainerako bazkideei eta instalazioko langileei zor zaien errespetua gordeko da. Jokabide jakin bati buruzko kexarik balego, zuzenean jakinarazi beharko zaie Klubeko langileei.

20.- Gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsio arteriala, biriketako gaixotasun kronikoak, diabetesa, minbizia edo immunodepresioa duten eta haurdun dauden pertsonei gomendatzen zaie oraingoz instalaziora ez joatea.