Ainhoa Larrañaga emakumezko sub-23 kategorian, 1.emakume sailkatua EUSKADIKO TRIATLOI ZIRKUITOAN

Asteburu honetan, igandeak 31 eta eguerdiko  13:00, Irungo Atalaia Hotelean  ospatuko du Euskadiko Triatloi Federazioak 2015eko Sari banaketaren Gala.  Euskadiko Triatloi Zirkuito-ko garaileen artean, gure klubeko triatoilaria den Ainhoa Larrañagak jasoko du emakumezko sub-23 kategorian, 1.emakume sailkatuaren saria (1361,94 puntu). Ainhoak, aurtengo 2015ko denboraldian sub-23 kategoriako lehendabiziko urtea bete du lehian. Lehenago, bi alditan izan da Euskadiko triatloi zirkuitoaren irabazlea bere kategorian: bat Kadete mailan eta bigarrena Junior kategorian. ZORIONAK  Klubaren partez Ainhoa txapeldun handiari!