ABESTI OFIZIALA LILATON 2020

Atzo Lilaton 2020 (www.lilaton.es) inskripzioak ireki genituen eta gaur aurkeztuko dizuegu SUPERMEMAKUMEA izeneko abesti ofiziala, hilabete hauetan guztietan zehar martxoaren 1era arte lagunduko diguna. Egun horretan, denok batera abestuko dugu lasterketa hasieran.

Estibaliz Garrido Dorronsorori esker, bera izan da bere kantu, ilusio eta grina proposatu diguna 31. edizioari doinua jartzeko!!!

Norantza bakarra du bideak berdintasuna #Igualdad #Superemakumea