21. IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA | KLUB ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

Lagun hori,

Lehenik eta behin ESKERRIK ASKO zure parte hartzeagatik 21. IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIAN. Ekitaldi konplexua da, Irla inguratzeak bere zailtasuna baitu. ZORIONAK!!

Notatxo honen bidez komunikatu nahi dizugu ibilbidea, olatuen motiboz eta igerilarien segurtasuna mantentzeko, ibilidea 3.000m izatetik, 3.300 izatera pasa zela. Bi arrazoi nagusiak ondorengoak izan ziren: Bat, lehen buia urrutiratu egin genuen irteerako kolpeak ekiditzeko eta bi, Irlako olatuen erreboteak zirela eta, perimitroa handitu behar izan genuen, 3.300m-etan geratuz.

Atlético SS-eko Bela atala (Toloti) eskertu nahi dugu, lan paregabea egin baitzuen buiak ipintzen, piraguismoko atala, Gurutze Gorria eta Ertzaintzaren Itsas Unitatea, parte hartzaileen segurtasuna mantendu zutelako ibilbide guztian zehar. ESKERRIK ASKO!

Amaitzeko, beste behin, ZORIONAK eta datorren urtean gehiago!