21. IRLAKO IGERIKETA ZEHARKALDIA | KLUB ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

HIL HONETAKO EKITALDIRAKO 20 EGUN BAINO GUTXIAGO FALTA DIRENEAN

Aurten ere, Klub Atlético San Sebastianek Irlako Igeriketa Zeharkaldia antolatuko du azken asteburuan, abuztuak 25ean, larunbata hain zuzen. Ekitaldiak bi proba ditu: lehenengoa, haurren zeharkaldia da (2004/1/1-2007/12/31), non txikiek, 15:30etan 600m egin beharko dituzten igerian Kontxako Bahian; eta jarraian, bigarrena, 16:00etan, helduen zeharkaldiari emago zaio hasiera eta hauek 3.000 metro egin beharko dituzte Santa Klara Irla inguratuz. Bi probak piraguismoko atalak eta Gurutze Gorriak zainduko dituzte, igerilarien segurtasuna ibilbide guztian zehar babestuz.

 

Itsasgora 17:15etan izango da, beraz itsasoa goruntz doan unean egingo dute igeri, modu honetan inongo arriskurik gabe inguratu ahalko dute irla.

 

Inskripzioak abuztuaren 23an itxiko dira edo inskripzioak agortzen direnean www.kirolprobak.com web orrialdean. Igerilari guztiek aurtengo edizioaren txanoa eta kamiseta izango dute opari oroigarri gisa. Eta proba bukatu ostean, hornidura goxo batez disfrutatzeko aukera  izango dute,  indarrak berreskuratzeko.

 

  • 14:00etatik 17:30etara, kontsigna zerbitzua egongo da, Kontxako arkupeetan, Klub Atlético SS ondoan.
  • 14:00etatik 15:30etara, txip-a, txanoa eta kamiseta jaso beharko dira, Kontxako arkupeetan, Klub Atlético SS ondoan.
  • 17:00etan sari banaketa egingo da.
  • Informazio gehiago:  https://atleticosansebastian.com/travesia-a-nado-la-isla/?lang=eu