2022ko OHIKO URTEKO BATZAR OROKORRAREN DEIALDIA
- PDFa DESKARGATU: 2022-03-11: ZUZENDARITZA BATZORDEAREN KOMUNIKATUA// OHIKO BATZAR OROKORRAREN DEIALDIA (MARTXOAREN 28ean IZANGO DA)
- PDFa DESKARGATU: 2022-03-11: 2021ko URTEKO KONTUAK
- PDFa DESKARGATU: 2022-03-11: 2022ko AURREKONTU- PROIEKTUA
- PDFa DESKARGATU: 2022-03-11: 2022ko TARIFA BERRIAK
- PDFa DESKARGATU: 2022-03-11: 2021ko BATZAR OROKORRAREN AKTA
Pedro García Cervera, Club Atlético San Sebastián elkarteko presidenteak, klubaren indarreko estatutuen 23. artikuluko 1. eta 3. zenbakiekin bat etorriz, honako hau egin du:
OHIKO URTEKO BATZAR OROKORRAREN DEIALDIA
- Data: 2022ko martxoaren 28ean, astelehena.
- Ordua: 18:30ean, lehen deialdian eta 19:00ean, bigarren deialdian.
- Lekua: Klubaren kiroldegian, Bera Beran.
OHIKO BATZARREKO GAI-ZERRENDA:
Lehendakariaren agurra.
- 2021ko irailaren 30ko ohiko batzar orokorraren akta irakurtzea eta onartzea.
- 2021ko ekitaldiko kontuak aurkeztea eta onartzea.
- 2022eko ekitaldirako aurrekontua aurkeztea eta onartzea, tarifa berriekin.
- Klubaren lurrak Donostiako Udalari lagatzeko baimena.
- Bera Berako kirol- eta gizarte-instalazio berrien obren bilakaerari eta egoerari buruzko informazioa.
- Urteko kirol laburpena.
- Galderak eta eskaerak.
Oharra:
Klubaren indarreko estatutuetako 20., 10.1. eta 2. artikuluen arabera, 8. artikuluko 2. ataletik 4.era artekoei eta 9. artikuluari dagokienez, Batzar Nagusia da klubaren gobernu-organo gorena, eta boto-eskubidea duten bazkide guztiek osatzen dute.
Batzar Nagusian botoa emateko eskubidea Klubeko 18 urtetik gorako bazkideei dagokie, baldin eta:
- Bazkide osoak
- Ohorezko bazkideak
- Kirol-bazkideak
Ohorezko bazkideek Batzar Nagusian baino ez dute hitz egiteko eskubidea.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!