Zure KIROL EKINTZA hautatzen lagundu nahi zaitugu
PILATES
Joseph Hubertus Pilates-ek XX. mendean sortutako entrenamentu sistema bat da. Berezitasun ezberdinetan oinarrituz sortu zen: gimnasia, yoga, dinamismoz eta giharren indarrak elkartuz, kontrol mentala, arnasketa eta erlaxazio.
Metodoa, barne giharren garapenean zentratzen da, ekilibrio, estabilizazioa eta bizkarraren sendotasuna lortuz, hori dela eta errehabilitazio terapian eta bizkarreko minak ekiditzeko erabiltzen da.
“Bizitza mugimendua da”, baina zelan mugituko garen halako bizi kalitatea izando dugu. Ezin gara kontrol postural estatikoan geratu, baizik eta eguneroko dinamikan barneratuko dugu eguneroko bizitzan aplikatzeko
ONURAK
- Gorputza eta buruaren kontzientzia hobetzen du.
- Arnasketaren kontrola hobetzen du.
- Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu.
- Gorputzaren jarrera hobetzen du.
- Giharrak indartzen ditu.
- Giharren elastikotasuna hobetzen du.
- Giltzaduren mugikortasuna hobetzen du.
ORDUTEGIAK
ZIKLO INDOOR
Bizikleta estatiko baten gainean egiten den entrenamentu deigarri eta ezberdina da. Ziklo Indoor-eko bizikleta estatikoek, ohiko bizikleten diseinu ezberdina dute, hauek deportiboagoak eta aerodinamikoagoak izanik. Saioa musikaz lagundurik burutuko da eta ariketa ezberdinak egingo dira, mendiak igo, lautadak zeharkatu eta sprint-ak eginez, hau dena klasetik irten bage.
ONURAK
- Bihotz eta arnasketa sistemetan eman daitezkeen gaixotasunak saihesten laguntzen du.
- Erresistentzia gaitasuna hobetzen da.
- Antsietatea eta estresa gutxitzen dira.
- Gorputzeko gihartza indartzen da.
ORDUTEGIAK
ZIKLO-TONO
Klase hauetan, ZIKLO INDOOR eta TONIFIKAZIOA konbinatzen da. Ekintza atsegin, dibertigarri eta erabatekoa lortzeko helburuarekin.
ONURAK
- Bihotz eta arnasketa sistemetan eman daitezkeen gaixotasunak saihesten laguntzen du.
- Erresistentzia gaitasuna hobetzen da.
- Antsietatea eta estresa gutxitzen dira.
- Gorputzeko gihartza indartzen da.
ORDUTEGIAK
STRETCHING edo LUZAKETAK
Ariketa suabe eta mantenituak, giharrak esfortzu handiagoetara prestatzeko eta artikulazioen mugimendu maila handitzeko.
Osasunerako eta sasoian ipintzeko ariketa oso onuragarriak.
ONURAK
- Flexibilitatea handitzen da
- Gorputzaren jarrera hobetzen du.
- Energia maila handitzen da
- Lesio arriskua txikitzen du
- Zirkularzioa hobetzen du
- Erresistentzia gaitasuna hobetzen da.
- Antsietatea eta estresa gutxitzen dira.
ORDUTEGIAK
HIPORPRESIBOAK
Teknika Postural Hipopresiboak gihar abdominalak eta zoru pelbikoa tonifikatu eta gorputzeko postura hobetzen laguntzen duten teknikak dira.
Arnaste diafragmatikoan oinarrituz, barrunbe abdominaleko presio gutxitzea sortzen da, bertako gihar zuntzak era erreflexuan aktibatuz. Zoru pelbikoan ere eragin berbera sortzen du.
ONURAK
- Gihar abdominalak eta zoru pelbikoko giharrak tonifikatu
- Hobekuntza posturalak, estetikoak eta funtzionalak sortzu
- Gernu-inkontinentziak, prolapsoak, herniak, eta abar sahiestu
- Arnasketa ahalmena hobetu
- Eguneroko energia hobetu
- Digestio sistema egokitu
- Kirol errendimendua hobetu
ORDUTEGIAK
ZUMBA
Alberto Pérez (Beto) Kolonbiarrak sortutako fitness disziplina da. Alde batetik, gorputz osasuntsu bat mantentzeko eta bestetik, indartzeko eta flexibilitatea hobetzeko errutina aerobikoak erabiltzen ditu. Errutinen barnean, erritmo latinoamerikarrak erabiltzen ditu printzipalki, salsa, merengea, kumbia, reggetoia eta samba.
ONURAK
- Egoera fisikoaren hobetzea. Ariketa aerobikoek, besoen, hankek, gluteoen eta abdominalen indartzea dakar. Mugimendua eta koordinazioa hobetuz.
- Gure osasunean positiboki eraginkorra da. Ariketa kardiobaskularra denez, bihotza, birikak eta zirkulazio sistema aktibatzen dira.
- Estresaren eta tentsioaren aurkako erremediorik onena da. Ariketa egin bitartean endorfinak askatzen dira, hauek umore onaren hormonak direlarik.
ORDUTEGIAK
652 754 558 (Deiak eta WhatsApp-a)