ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN ELKARTEA

1958an sortu zen Atlético SS Elkartea, gaur egun 2.800 bazkideek eta 1.000 kirol federatuek osatzen dute. Euskal Herriko Elkarte afizionatu handiena da eta Donostiako erakunde soziokultural garrantzitsuenetako bat.

Eskeintzen duen zerbitzua, helburu nagusi bat du, Gipuzkoan, eta batez ere Donostian, kirola bultzatzea. Kirol mota ezberdink egiteko aukera eskeintzen du, bai amateur edo prestakuntza profesional baterako. Hori dela eta, Hiriko kirol elkarte bat baino gehiago garela diogu. Atlético SS Elkartean parte hartzeko ez dago baldintza berezirik bete behar. Mundu guztiak  kirola egiteko eskubide bera du.

Elkarteak instalakuntza propioak ditu; Kontxako Badian, non sede soziala aurkitzen den eta elkarteak gimnasio, squash pista, sauna, kiroletako aretoa eta bazkideentzako aldagelak ditu: Aiete auzoan, kirol eremu handia dago, bertan, polikiroldegia, hockei zelaia, tenis eta padeleko pistak, gimnasioa, ekintzetako aretoa… aurkitzen dira. Bi instalakuntza hauek aparte, errugbi zelaia ere du Atléticok, eta hau Bera-Berako instalakuntzatik oso gertu dago.

Gaur egun, kirol atal hauek ditu: Hockey, Saskibaloira, Atletismoa, Tenisa, Padela, Mahai Tenisa, Igerikea, Bela, Triatloia, Sofbola, Piraguismoa eta Errugbia.

Gainera ekitaldi egutegi zabal du:

Lilaton (Emakumezkoen lasteketa herrikoia, 5Km ) Donostiako Triatloia, Onditz Oroituz (Distantzia Olinpikoa duen Nazioarteko Triatloia), Emakumezkoen Triatloia (Super sprint distantzia duen Triatloia), Irlako Igeriketa Zeharkaldia, Hondartzako Krosa (are gainean herri lasterketa)…

…Elarte bat baino gehigo!! zuk ere famili honen partaide izan zaites, Atlético SS.